Emakundek zaintza erdigunean jarriko du aurtengo Martxoaren 8ko kanpainan

Zaintzak ikusarazi, baloratu eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du Emakundek aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu duen kanpainak, eta aurtengo leloa ondorengoa da: "Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna". Zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen handienetako bat dela gogorarazi du Landaidak.