Legazpin aurkitu dute atzo Murchanten emakume bat hil zuen erasotzailearen autoa

Hiltzailea biktimaren koinatua da, eta Foruzaingoak familia barneko krimentzat ikertzen duen arren, Murchanteko udalak bortizkeria matxistaren aurkako protokoloak aktibatu ditu.

Ostegun goizean aurkitu dute erasotzailearen autoa Legazpin, eta Donostialdean zentratu dute bilaketa operazioa. Goizean elkarretaratzea egin dute Gasteizen, bertakoa zelako hilldako emakumea.

Euskal Herriko Mundu Martxak, berriz, mobilizazioak deitu ditu datozen egunetarako, 'Eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista' lelopean; ostegunean, 19:00etan, Bilbon, eta ostiralean, Gasteizen, Iruñean eta Donostian, 19:00etan, 20:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.