Elkarretaratzea egin dute Gasteizko Plaza Berrian, urriaren 12ko hilketa matxista gaitzesteko

Elkarretaratzea egin dute Gasteizko Plaza Berrian, urriaren 12ko hilketa matxista gaitzesteko. Gizon batek neska laguna hil zuen Gasteizko Sansomendi auzoan, eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
Emakundek eta Gasteizko Udalak deitu dute elkarretaratzera, eta bertan izan dira, besteak beste, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, eta Arabako erakundeetako ordezkariak.