Nafarroako mugimendu feministak elkartasuna adierazi dio M8aren harira epaitutako emakumeari

Foruzaingoak emakume bati eraso egin zion martxoaren 8ko mobilizazioetan, eta asteazken honetan epailearen aurrean deklaratu behar izan du, agintaritzaren aurkako atentatua egotzita.