Image

ELAk salatu du "onartezina" dela parke eolikoen proiektu berriei baimenak ematea Lurralde Plana onartu aurretik

Lurraldeko Planak zehaztuko du "non eta nola" ezarri daitezken energia berriztagarria lortzeko azpiegiturak. Jaurlaritzak Arabako Labrazako eta Azazetako parkeek ingurumen inpaktuaren adierazpena jaso dutela iragarri ondoren egin du eskaera sindikatuak. Arantxa Tapia EAEko Ekonomia Sailburuak asteartean adierazi duenaren arabera, Plana onartzeko prozesuak urte eta erdi inguru iraungo du.

Hamabost parke eolikoren tramitazioa abian dago eta hiru parke fotovoltaikorena. Sindikatuak ezinbestekotzat jo du planaren eztabaida "gizartearen parte hartze zabalarekin" eztabaidatzea. Era berean, Arabako Mendiak Aske elkarteak Eusko Jaurlaritzaren ereduak “naturaren suntsipena” dakarrela salatu du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image