Image

ELAk, SAEk eta CCOOk mobilizazioei eutsiko diete datozen egunetan Osasunbidean

Asteartean LABek eta UGTk Nafarroako Gobernuarekin akordioa sinatu zuten, eta beraz, ostegunerako greba bertan behera uztea erabaki zuten. SAEk, ELAk eta CCOOk, berriz, akordioa “eskasa eta zehaztugabea” dela uste dute. Ostegunean Nafarroako Legebiltzarraren aurrean elkartuko dira 10:00etan, eta horrez gain, greba deialdi propioa erregistratu dute, apirilaren 4rako. Gainera, ELAk, SAEk eta CCOOk LABek martxoaren 23ko greba bertan behera uzteko hartutako erabaki antidemokratiko salatu dute, gainerako sindikatuei greba egitea galarazi dielako.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image