Ekain Perrino: "Horrelakoak gertatzen direnean konturatzen gara asko dagoela egiteke"

Joan den asteburuan 13 lagunen artean Ekain Perrino jipoitu zuten marikoi zikina oihuen artean. Basaurin izan zen erasoa, Bizkotxalde parkean. Biktimak ez du ezer gogoratzen, eta, horregatik, laguntza eskatu die gertaera ikusi zuten herritar eta adinkideei. Erasoa salatzeko manifestazioa egingo da gaur arratsaldean Basauriko kaleetan.