Ehunka azpeitiarrek larunbateko atxiloketak eta "jazarpen poliziala" salatu dituzte

Asteburuan Azpeitian atxilotutako lau gazteak aske utzi dituzte dagoeneko. GKSk, Ernaik eta EH Bilduk Ertzaintzaren jarrera gaitzetsi dute, eta EAJk poliziak babestu ditu. Testuinguru horretan, atzo arratsaldean, azpeitiarrek protesta egin zuten "Poliziaren jazarpenik ez!" lelopean.