Image

Ehun mugimenduko hainbat kide gasolinaz depositoa bete eta ordaindu gabe joan dira gasolindegietatik

“Energiaren mafiak” duen boterea salatzeko Ehun mugimenduak ekintza berri bat eraman du aurrera, gasolinaz depositoa bete eta ordaindu gabe joan dira gasolindegietatik. Energiaren publifikazioak eta demokratizazioak euskal errepublika esan nahi duela ohartarazi dute.

Modu horretan, petrolio-enpresen mafiek lapurtu digutenaren zatitxo bat berreskuratzen hasi direla azaldu dute. Salatuz, kapitalismoak Hego Euskal Herrian hartzen duen forma 78ko erregimenarena dela. Eta erregimen hau, denon ondasunak gutxi batzuen eskuetara pasatzeko mekanismoa da, funtsean. Elektrikak, petrolio eta hormigoiaren mafiak, besteak beste, dira 78ko erregimenaren esentzia. Eta Estatu aparatu guztiek lapurreta hori legalizatzea eta erraztea dute helburu.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image