EAEko ospitaleetako egoerak kezka sortu du, une honetan 122 gaixo daude ZIUetan

Azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan 826 norbanakok positibo eman dute 9.483 test diagnostiko egin ondoren. Koronabirusaren bilakaera kezkagarria da okerrerantz baitoa. eta positibotasun tasa %8,7koa da. Lurraldeka aztertuz, 151 positibo berri Araban atzeman ditu Osakidetzak, 426 Bizkaian, eta 243 Gipuzkoan.