EAEko jaiotzek behera egingo dutela aurreikusiz, matrikulak gutxituko direla uste dute

Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, urtarrilaren 18an irekiko du 2021-2022 ikasturteko Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea. Urtarrilaren 29ra arte egongo da irekia epe hori. Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotzek behera egingo dutela aurreikusten dute, eta beraz, matrikulek ere behera egingo dutela uste dute.