EAEko hiriguneetan nahitaezkoa da maskara erabiltzea eta tabernak 01:00ean itxi beharko dira

Jada indarrean dira LABiren Aholku Batzordeak adostutako neurri berriak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jendea ibiltzen den hiriguneetan derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera, eta tabernariek 01:00ean itxi beharko dute.

Nafarroan, berriz, Gobernuak foru arau bat bidaliko dio Nafarroako Auzitegi Nagusiari, etxeratze agindua ezartzeko aukera eskatzeko.

Testuinguru honetan, gaitzaren aurkako txertaketari dagokionez, hirugarren dosia jarri behar izatea litekeena dela adierazi du Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak.

Iparraldera begira jarriz, Asanblea Nazionalak onespena eman dio osasun ziurtagiriaren erabilera legez orokortzeko proposamenari.