Image

EAEko administrazio publikoaren euskalduntzeari hamabost urteko epea jarri diote Kontseiluak, LABek eta ELAk

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako administrazio publikoaren euskalduntzea arautuko duen dekretuaren inguruko eztabaida abiatu berri da, bada, testuinguru horretan, ELAk, LABek eta Euskalgintzaren Kontseiluak administrazio-zerbitzu horiek euskalduntzea helburu duten adostasunezko proposamenak aurkeztu dituzte. Oinarrizko adostasuna lortzearekin batera, administrazioaren euskalduntzeari epemuga zehatza jarri diote: hamabost urtekoa.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image