EAEk bere ibilbide-orria duela, eta Jaurlaritzak bere bideari ekingo diola adierazi du Urkulluk

Osasunaren Lurralde Arteko Kontseiluak asteazkenean adostutako araudi-esparruak, batez ere ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegiak eta edukiera arautzekoak, ezbai handia eragin du Jaurlaritzaren baitan, eta ez zuen bozketan parte hartu nahi izan, planteatutakoak bere eskumenak urratzen zituelakoan. Bilera horretan erabakitakoaren arabera, EAEko egoera epidemiologiko eta asistentzial txarrak aldaketak eragingo lituzke indarrean dauden neurriekin alderatuta. Adibidez, barrualdeak ixtea ostalaritzako lokaletan. Edonola ere, Iñigo Urkulluk atzo adierazi zuen ez duela osasun arloko koordinazio organoan adostutakoa beteko