Droga erabiltzaileen kontsumo ohiturak aldatu egin dira izurriarekin

Drogen eta Adikzioen Europako Behatokiak kaleratu berri duen txostenen arabera, droga erabiltzaileen kontsumo ohiturak aldatu egin dira izurriarekin. Kokainaren eta anfetaminen kontsumoa gutxitu egin da pandemia hasi zenetik, eta kalamua eta psikofarmakoak, aldiz, gehiago kontsumitzen dira. Testuinguru honetan, pandemiaren aste gogorrenetan ere zerbitzuari eusteko apustua egin zuen Ai Laket elkarteak.