Donostiako Udalak azken asteetako eraso matxistak eta homofoboak gaitzetsi ditu

Elkarretaratzea deitu du gaur eguerdian Donostiako Udalak hirian izan diren azken eraso matxistak eta homofoboak gaitzesteko. Horrez gain, bi adierazpen instituzional onartu ditu. Bien bitartean, LGTBI+ elkarteek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte astelehen honetan Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan Samuel 24 urteko gaztearen heriotza salatzeko.