
Donostiako Tabakalerak Evil Eye erakusketarekin hasi du 2023 denboraldia
Optikaren eta balistikaren historiaren ikuspegi kritiko bat planteatzen du, eta jatorri ezberdinetako hamar artista garaikide baino gehiagoren obrak ditu ikusgai. Proiektuaren komisario-lanak Ana Teixeira Pintok eta Oier Etxeberriak egin dituzte, Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionalarekin lankidetzan. Ekainera arte ateak zabalik izango ditu erakusketak.