Donostiako metroaren obra eten dezatela eskatzeko protesta egin du Satorralaiak

Satorralaiak Donostiako Metroaren obra geldi dezatela eskatzeko protesta egin du Miramar Jauregiko aparkalekuan, azpiegitura "behargabekoa, kaltegarria eta xahuketa ekonomiko itzela" dela iritzita. Satorralaiak salatu du Euskal Trenbide Sareak eta obrako enpresa adjudikatzaile berriek abuztu betean berriz abiatu dituztela Easo Plazatik Kontxara egin asmo duten tunelaren zulaketa-lanak.