Donostiako Ikatz kaleko tabernariek ateak itxi dituzte, jende pilaketak eta istiluak salatzeko

Donostiako Ikatz kaleko tabernariek pertsianak itxi dituzte, bertako Alde Zaharrean duela aste batzuetatik bizi duten egoera salatzeko. Nabarmendu dute gero eta jende gehiago biltzen dela kalean, eta hainbat istilu izan dela udatik hona. Egoerarekin nazkatuta, protesta egin dute udalari neurriak har ditzala eskatzeko.