Debako zumardia eraberritzeko lankidetzan ari dira herritarrak eta udala

Zumardiko pasealekuari buruzko herritarren eztabaida irekiz, Debako Udalak, udalerriko eragile sozial eta administratibo guztien kultura parte-hartzailea eta demokratikoa aktibatzeko prozesua jarri du abian. Komunitatea eraikitzeko prozesua bera eta kalitate demokratikoarena erdigunean kokatzen dituela nabarmendu Gilen Garcia alkateak.