Debagoiena, tamaina handiko hondakinak Zubietako erraustegira eramatera behartuta

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak 2020ko irailean Debagoieneko Mankomunitateari adierazi zion bolumen handiko hondakinak Zubietako erraustegira bideratu behar zituela, baina ordurako, Agirre Etxabe enpresarekin kontratu luzapena eginda zuen Mankomunitateak, eta beraz, Debagoienak esan zion enpresa honekin kontratua amaitzean bidaliko zizkiola hondakinak, bestela kontratua mozteagatik enpresa indemnizatu beharko zutela eta. Ildo horretan, helegitea jarriko du Mankomunitateak, hondakinak martxan ez zegoen instalazio batera eramatea derrigortu dituztelako, indarrean zuten kontratu bat moztuz.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image