Datorren ikasturtean ere maskara eraman beharko dute ikasle zein irakasleek

Irailaren 2an itzuliko diren Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako ikasleek maskara eraman beharko dute, eta ikastetxeetan urruntze neurriak eta mailen araberako bereizketa errespetatuko dira.

Bien bitartean, Hego Euskal Herrian 6 urtetik gorako haurrek musukoa jantzi beharko dute oraindik ere. Horrez gain, ikasgeletan, ikasleen arteko distantzia metro eta erdikoa izan beharrean 1,2 metrokoa izateko aukera izango da.