COVID19ak eragindako 60 erietxeraturekin itxi du astea Nafarroak

Bi egunetako jaitsieraren ostean gorantz egin dute COVID19 kasuek Nafarroan. Atzokoan 400 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 65 gehiago. Azpimarratzekoa da ere erietxeratzeen gorakada nabaria izan dela asteburuan.