Caparrosoko makroetxaldeak bertako irregulartasunak azaleratzen dituztenak salatu ditu

Caparrosoko makroetxaldeak epaitegietara eraman ditu bertako irregulartasunak salatu dituzten kolektiboak. Hori bera azaldu du Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaileak aste honetan, makrogranjak debekatzea eskatzeko Podemos-Ahal Duguk eta Ezkerrak aurkeztutako mozio baten eztabaidan. Horren aurrean EH Bilduk babesa helarazi nahi izan die, eta makroetxaldeak “ingurumen-ondorio izugarriak” dituela salatu du.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image