Image

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak deituta, Bruselara Martxa abiatu dute hainbat euskal herritarrek

“Eskubideak. Ez heriotzak” lelopean, erakundeak eta aktibista taldeak antolatu eta errepidean jarri dira astelehen honetan bertan, hilak 26. Hedabideen aurrean agerraldi labur bat egin ondoren, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Irungo Harrera Sarea eta Etorkinekin sarea, Santiago Zubiaren parkera joan dira omenaldi bat egitera, Bidasoan itotako migratzaileen oroimenez.

Urriaren 1ean elkartuko dira Bruselan migratzaileen eskubideen aldeko 130 elkarte, europarlamentariekin biltzeko baina baita protesta egiteko ere. Mobilizazioa egingo dute egun horretan Parlamentuaren aurrean, migratzaileentzako bizitza duina aldarrikatzeko.

Azken zortzi urteetan, 24.000 pertsonak baino gehiagok bizia galdu dute beren herrialdetik ihesi etorkizun baten bila. Europara edo bere barne mugetara iritsi nahian hil dira.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image