Bosgarren egunez jarraian 200 positiboetatik behera kokatu da Nafarroa

Azkeneko 24 orduetan 136 positibo zenbatu dituzten arren positibotasunak ia puntu batean gora egin du eta %6,6koa da. Abuztuaz geroztik lehendabiziko aldiz gertatu da 200 gaixoen azpitik egotea Nafarroako pandemiaren egoera. Atzo 2065 test egin zituzten osotara Osasunbidean.