Bizkaiko zahar etxeetan greba deitzeko prest agertu da ELA

Patronalak negoziaketetan aurrera pausorik eman ezean lanuzteak deitzeko prest daudela ziurtatu du ELA sindikatuak. Elkarretaratzea egin dute gaur Lan harremanen Kontseiluaren aurrean. Salatu dutenez 10 bilera egin dituzte azken urtean eta patronalak negoziaketa blokeatzen jarraitzen du.