Sexu-abusuen biktimek "egia eta erreparazioa" eskatu diote Iruñeko artzapezpikuari

Lizarrako Puyko Andre Mariaren Ikastetxean abusuak salatu zituzten pertsonek gogorarazi dute artzapezpikuaren keinua salaketa kanoniko bat jarri zutelako egin dela. Nafarroako Eliza Katolikoak sinesgarritasuna eman dio horri, egiaztatu baitu Jose San Julian apaizaren lekualdaketa espedientea desagertu dela, eta aurkeztutako salaketak espediente horri zegozkiola.