Bihartik aurrera Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean dauden zortzi pasabide itxiko dituzte

Prefeturak jakinarazi du zortzi muga-pasabide itxiko dituztela ostegunetik aurrera. "Terrorismoaren aurkako borrokaren" beharrak gogora ekarriz, 2020. urtearen amaieran mugako kontrolak berrezarri ziren. Zentzu horretan, Pirinio Atlantikoetako prefeturak zortzi muga itxiko dituela jakinarazi zuen atzo arratsaldean, eta erabaki horren berri eman die Gasteizko eta Iruñeko gobernuei.