Bihar bilduko da LABI koronabirusaren aurkako neurriak berraztertzeko

EAEko Auzitegi Nagusiaren behin-behineko neurriaren ostean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako taberna gehienek ateak ireki dituzte berriro ere, EAEko ostalarien hiru patronalek ezarritako helegitea aintzat hartu baitu. LABI aholku batzordea, ordea, bihar bilduko da neurri berriak aztertzeko, eta eremu gorrian dauden udalerrietako ostalari gehienek, neurri murriztaileak espero dituzte.