Bigarren olatuko positibotasun tasarik baxuena zenbatu du Nafarroak

Lehen olatu amaieran eta bigarren olatuan zehar ez bezala beheranzko joera nabariarekin hartu du Gabonetako ospakizunen astea Foru erkidegoak. 74positibo zenbatuta eta 2.100 PCR eta Antigeno probatik gora egin ostean, positibotasun-tasa %3,5ean kokatu da.