Bi gizon espetxeratu dituzte aste honetan, sexu-abusuak leporatuta

Aurreko asteburuan 37 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Hondarribian, gutxienez 6 adingaberi sexu abusuak egitea egotzita. Une honetan Martuteneko kartzelan da. Bestalde, Gasteizen Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean, 15 urteko neska bat bortxatzea leporatuta. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, Zaballako kartzelan espetxeratu dute, behin-behinean.