Beste lau pertsona inputatu dituzte Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoko iruzurrari lotuta

Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegiko magistratuak beste lau pertsona inputatzea erabaki du Osakidetzako fakultatibo espezialisten lan-eskaintza publikoan egindako filtrazioengatik, eta, ondorioz, hamaika inputatu daude orain arte, LABek jakitera eman duenez.