Beroaren eta haizearen eraginez Bardeetako sutea kontrolatu ezinik dabiltza suhiltzaileak

Gau luze batean lan egin ondoren, Eguaras gunea bi egunez baino gehiagoz kiskali duen sua egonkortutzat jo dute, baina inguru horretan hego haize bortitzak jo duenez, suhiltzaileek tentuz jarraitu behar izan dute, eta bertan ari dira, garapena arretaz zaintzen.