Beherakada izan da EAEn atzemandako koronabirus positibo berrien kopuruan

Jasotako azken datuen arabera, atzo 10.309 test diagnostiko egin zituzten, eta, haietatik, 801 positiboak izan ziren. Covid-19ko Batzorde Teknikoko koordinatzaileak nabarmendu du hartutako neurrien eragina nabaritzen hasi dela. Hala ere, Jonan Fernandezek zuhurtzia eskatu du, eta jakinarazi du aste honen amaieran, neurriak hartu zirenetik 15 egun pasa direnean, egoeraren ebaluazio bat egingo dela.