Image

Batzar irekia deitu dute urriaren 22rako, Ekotopaketei jarraipena emanik dinamika bat sortzeko

Krisi ekosozialen inguruko jardunaldiak behin amaituta, Ekotopaketak behin-behineko balorazioa egin du eta oso positibo agertu dira antolatzaileak. Kuantitatiboki eta kualitatiboki arrakastatsuak izan direla azpimarratu dute eta aurreikusitako helburuak bete dituzte: elkar saretzen joatea, jende berria erakartzea, krisi ekosoziala agendaren erdigunean jartzeko urrats bat ematea, tresna ekologistaren beharraz galdetzea eta ekotopaketetatik hurrengo pausu sendo batekin ateratzea. Hori hala, hurrengo urratsa dinamika berri bat sortzea izango da eta horretarako urriaren 22an batzeko deia luzatu dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image