'Bada garaia antolatu eta eraso guztien aurka borrokatzeko'

Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean pertsona guztien sexu eta genero eskubideak eta askatasuna aldarrikatzeko Euskal Herriko kaleak hartu dituzte zenbait lagunek.

'Erasoen aurrean transmaribollo autodefentsa' lelopean ehunka pertsona elkartu dira Bilboko Arriaga antzokiaren parean, Bizkaiko E28 koordinakundeak egindako deialdiari erantzunez.

Kolektiboko kideak kezkaz mintzatu dira azkenaldian indartu diren gorroto diskurtsoengatik eta horiei ematen zaien trataeragatik. Hilabeteotan Bizkaian gertatutako erasoak jarri ditu jomugan E28 koordinakundeak. «Beldurra alde batera utzi», eta antolatzeko deia egin dute.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image