Azken 24 orduetan 979 kutsatze berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Azken hilabetean jaso diren daturik altuenak zenbatu dira Hego Euskal Herrian. Orotara 979 positibo berri atzeman dituzte lau lurraldeetan, 14.165 test diagnostiko egin ostean. Banaka aztertuz, Nafarroan 1927 test egin dituzte eta horietatik 162k positibo eman dute. Positibotasun tasa beraz, %8,4koa da. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 817 kutsatu berri detektatu dituzte 12.238 test diagnostiko egin eta gero, eta positibotasun tasa %6,7koa da.