AZET Etxebizitza Sindikatua: 'Etxebizitzaren arazoa ez da koiunturala, estrukturala baizik'

Alokairuen igoerak, pisu hutsak, hotelak eta pisu turistikoak, besteak beste, ez dira Bilboko zazpi kaleetako auzotar batzuen ustez, ezustean agertu diren arazo isolatuak. Izan ere, auzokideen behar materialei erantzuteko espazioak “birjabetzea” ezinbesteko da AZET etxebizitza sindikatuaren iritziz. Horregatik, martxoan ‘Arrakala’ espazioa okupatu zuten, baina 40 egunetara hustu zuen poliziak. Astelehenean ‘Arrakala’ gunearen kontrako prozesu judiziala abiatu da, sindikatuko hiru kide auzipetu dituzte.

Horrela, etxebizitzaren afera eta ‘Arrakala’ espazioren gaiak jorratzeko AZET etxebizitza sindikatuarekin hitz egin du Hamaika Telebistak.