Azaroaren 14an egitekoa zen kirol erronka bertan behera uztea erabaki du Nafarroa Berriz Altxak

Azaroaren 14an egitekoa zen kirol erronka bertan behera uztea erabaki du Nafarroa Berriz Altxak . Bi pertsonek egin beharreko kirol erronka bat izan arren, asko dira parte hartzeko nahia agertu duten herritarrak. Hori dela eta, parte hartu nahi duen orok segurtasun bermeekin egin ahal dezan, antolatzaileek ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute.

Erronkaren helburua Noain eta Amaiur arteko bidea egitea zen. Denera, 70 kilometroko ibilbidea da, mendi bideetakoa nagusiki, baina tartean Iruñea, Lantz eta Elizondoko herriguneetatik ere igaroko litzateke.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image