Ateak itxita egingo dute Orkoiengo talde bortxaketaren auziko epaiketa

Orkoienen emakume bati eginiko talde bortxaketaren epaiketa astelehen honetan hasi da Nafarroako Probintzia Auzitegian, ateak itxita, eta saio guztiak horrela egingo dituzte. Bost gizon eseriko dira akusatuen aulkian, 2019ko azaroan emakume bati sexu erasoa egotzita.