AstraZenecaren txertaketari berrekin diote Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaur berrekin diote AstraZenecaren txertatzeari, iragan asteko etenaldiaren ostean. Gaurtik aurrera, aste honetan zehar AstraZenecaren 27.000 dosi emango dituztela adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Gaineratu du datorren astean hasiko dela 65 urtetik beherako herritarrekin, adinaren irizpideari jarraituz.