Asteazkenetik aurrera ezingo da norberaren lurralde historikotik irten EAEn

Gabonak amaitu eta jaiegunen ostean EAEko koronabirus datuen joerak okerrera egin du. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan 560 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, 10.706 test diagnostiko egin ondoren. Beraz, kopuru hori aintzat hartuz positibotasun tasa %5,2 koa da. Testuinguru honetan, LABIren Aholku Batzordea gaur bildu da berriro, eta koronabirusaren pandemiaren aurkako neurri murriztaileak gogortzea adostu dute.