Image

Arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako martxa egin dute Pasaiatik Donostiaraino

SOS Arrazakeriak antolatuta, 'Hilmugak' lelopean egin dute Arrazakeriaren Aurkako 26. martxa. Helmugak hilmugak izan ez daitezen berehalako neurriak hartzeko eskatu du Fernanda Candidak, martxaren bozeramaileak. Izan ere, 2004tik 2022ra, 46.000 pertsona baino gehiago hil dira munduko mugak gurutzatu nahian.

Batukada baten erritmoan, manifestariek Pasaia eta Donostia arteko distantzia zeharkatu dute “Muga hiltzailerik ez” edo “Inor ez da ilegala” zioten pankartekin. SOS Arrazakeriak uste du EBk “kriminalizatu” egiten dituela Mediterraneoan migratzaileak salbatu nahi dituzten erakunde humanitarioak, hala nola Aita Mari ontzia.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image