Hegoaldeko gobernuek murrizketak arindu dituzte

Labik pandemiaren martxa aztertu ondoren, murrizketak lasaitzea erabaki du. Hala, larunbatetik aurrera, gaueko aisialdia luzatzea erabaki du, eta ostatuek goizeko hirurak arte ireki ahal izango dira. Gainera, kultur eta merkataritza jardueretarako ere ordu hori bera izango da muga. Bien bitartean, Nafarroan dagoeneko indarrean daude neurri berriak.