Image

Gaur zabalduko dute Euskaraldian belarriprest eta ahobizi moduan izena emateko epea

'Hitzez ekiteko garaia' leloarekin ospatuko da Euskaldia, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, hamabost egunez. Euskarazko praktikak hedatzera dator hirugarren Euskaraldia. Horretarako, asmoa, ahobizi, belarriprest eta arigune gehiago prestatu eta martxan jartzea da. Praktika ikusgarri egin nahi dute, aurreko edizioetan bezala txapak erabilita eta komunitatea ezagutzera emanez.

Halaber, #HitzezEkiteko ekimena abiatu dute. Horren bidez, azaroa bitartean lorpenak eta erronkak ikusaraziko dituzte gure herrietan. Euskaldunon ahalduntze eskolak dira beste berrikuntza bat. Lau eskola pilotu egingo dituzte Donostian, Tolosaldean, Errenterian eta Getxon, ahobizi eta belarriprest aktiboak prestatzeko. Urriaren bukaeran hasiko dira eta hamar aste iraungo dute.

Eremu digitalean, ‘Zapla!’ plaza digitala sortu dute, euskarazko hizkuntza praktikak areagotzeko aholkuak eta ereduak emateko.

Zabalik da egitasmoan norbanako moduan izena emateko epea. Euskaraldiaren webgunean eman ahalko da izena, ahobizi edo belarriprest moduan. Entitateen izen-ematea maiatzaren erdialdean zabaldu zen eta urriaren 31ra arte luzatuko da.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image