Image

Aranzadi eta SF78 Gogoan ekimena omendu ditu Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean

Aranzadi eta SF78 Gogoan ekimena omendu ditu Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean. Historian zehar Euskal Herriaren alde bizitza eman duten pertsona guztiei omenaldia eta lore-eskaintza eskaini die. Aranzadiren izenean Leire Malkorrak jaso du saria, Irulegiko eskua aurkitu zuen arkeologoak.  "Nafarroako Pedro Mariskala" izendapena SF78 Gogoan ekimenari eman zaio "Egia, Justizia eta Erreparazioaren" alde egindako lanagatik.

"Leringo Kondea" izendapena, aldiz, Enrique Maya Iruñeko alkateari eskaini diote. Euskararen, herritarren partaidetzaren edo gizarte kolektiboen herri jarduerak oztopatzen, eragozten edo zigortzen saiatzeagatik jaso du aipamena Mayak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image