
Araban hotza, euria, haizea, elurra eta izotza izango dira berriz protagonista aste honetan
Euskalmetek atzo baieztatu zuenez, bihar arte, gutxienez, abisu horian egongo da lurraldea, elurragatik eta izotzagatik. Aurreikuspenen arabera, elur-kota 400-500 metro inguruan egongo da, eta egunaren lehen partean 200-300 metrora jaitsiko da ekialdean. Baina ez dirudi prezipitazio handirik izango denik. Halabaina, hotzak, protagonista izaten jarraituko du. Gainera, goizean goiz eta azken orduetan izotza egingo du barnealdeko zenbait puntutan. Mendi inguruetan egun osoan zehar izango da izotz arriskua.