Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere normaltasunerako bidean

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan osasun larrialdi egoerari amaiera emanda, oro har, neurriak bertan behera geldituko dira gauerditik aurrera. Horren aurrean zer diote herritarrek? Gasteizen izan gara. Batzuk eguna iristeko irrikan zeuden, beste batzuek pixkanaka egin beharreko aldaketa dela diote. Dena dela, badira konforme ez daudenak ere.