Image

Duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Jon Aizpurua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako zerbitzuburuak eman ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoari buruzko argibideak. 1991etik egiten den ikerketa da, 16 urtetik gorakoei galdera eginda. Euskara gehien erabiltzen dutenak gazteak dira. 16 eta 24 urte artekoen artean, % 33 euskaraz aritzen dira.

Bilakaera urterik urte goranzkoa da. Bereziki deigarria da Araban izaten ari diren gorakada: % 6 egin du gora euskaldunen kopuruak 10 urtean. Horrez gain, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hamar herritarretik zazpi euskara sustatzearen aldekoak dira. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute egun euskara erdara bezainbesteedo gehiago.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image